Irigoienek eta Arakistainek eskainitako txistu eta pianoforte kontzertua, bideoan

Erlo Telebista 2021ko ots. 22a, 15:37

Irigoienek eta Arakistainek Azkoitiko Intsausti jauregian eskainitako kontzertuaren irudiak bildu ditu Erlo Telebistak.

Txistu eta pianoforte kontzertua eskaini zuten atzo eguerdian Intsausti jauregian, Peio Irigoien txistulariak eta Ignacio Arakistain piano jotzaileak. Hainbat konposatzaileren piezak jo dituzte bi musikariek; besteak beste, 5. tonuko Sonata Do Maiorrean (Jose Larrañaga), Txirularako Sonata Mi Maiorrean, BMW 1034 (J.S Bach) eta Suitea Mi Menorrean (J. Hotteterre).