Juanma Quellek zoriontasunaren inguruan hitz egingo du ostegunean, Elkargunean

Andoni Elduaien 2021ko ots. 22a, 08:10

Juanma Quelle.

19:00etan hasiko da hitzaldia, baina aurrez izena eman beharko da.

Azkoitiko parrokiko taldeak antolatuta, Juanma Quellek hitzaldia emango du datorren ostegunean, otsailak 25, Elkargunean. 19:00etan hasita, 'Inoiz ez da berandu... zoriontasuna 2.0' hitzaldia emango du Quellek; nazioarte mailako hizlaria izateaz gain, pertsonen eta negozioen garapenean da aditua Quelle.

Parrokiko taldeak jakinarazi duenez, hitzaldian parte hartzeko izena eman beharko da aurrez 606 21 07 40 telefono zenbakira deituta edo mezua bidalita. Horrez gain, sakristiara joanda edota azkoitikoparrokia@gmail.com posta elektronikora mezua idatzita ere eman ahalko da izena hitzaldirako. Halaber, umeak zaintzeko zerbitzua eskainiko dutela azaldu du parrokiko taldeak.