'Konpromisoa', komediarako tartea Baztartxon

Mailo Oiarzabal 2021ko ots. 21a, 09:15
Apaolaza, Agirre eta Gurrutxaga, Baztartxoko oholtza gainean. (Andoni Elduaien)

Txalo Produkzioaken lanak antzerkizaleen erantzun ona jaso zuen atzo arratsaldean Baztartxo antzokian.

Antzerkia Baztartxo antzokira itzuli zen atzo, eta antzerkizaleek gogoz erantzun zuten. Konpromisoa taularatu zuten Azkoitian Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek, Txalo Produkzioak konpainiaren azken lana; joan den urtarrilean estreinatu zuten obra, eta harrezkero herriz herri dabiltza, harrera onarekin.

Philippe Claudelen obran oinarritutako komediak eta hiru aktoreen lanak ikus-entzuleen irribarreak eta barreak eragin zituen atzo Azkoitian.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide