Martxan da Azkoitiko Gazte Asanblada

Mailo Oiarzabal 2021ko ots. 20a, 18:22

60 bat gazte elkartu dira Elkarguneko Herriko Plazan egin duten aurkezpen batzarrean. Lehen batzar irekiaren deialdia "laster" egingo dutela aurreratu dute asanbladako kideek.

Azkoitiko Gazte Asanbladak bere burua aurkeztu du gaur arratsaldean. Elkarguneko Herriko Plaza aretoan 60 bat lagun elkartu dira aurkezpeneko batzarrean; osasun krisia dela-eta bete beharreko segurtasun tarte eta neurriak jarraituta, bete egin da aretoa.

Batzarrean hitza hartu duten gazteek azaldu dute joan den irailetik aritu direla lanean, Azkoitian gazte asanblada eratzeko. Gaurko batzarraren aurretik zabaldutako aurkezpen bideoan aipatutako "testuinguru orokorraren eta gazte problematikaren harira" asanblada sortu berriak duen ikuspuntua azaldu dute gaur. "Asanblada batek izan behar dituen ezaugarrien inguruan" ere hitz egin dute; eta aurkezpenekoaren ondotik, lehen batzar irekiaren deialdia "laster" egingo dutela aurreratu dute.