Anaitasuna mendi bazkunak batzordea aldatzeko ezohiko batzarra egingo du asteazkenean

Andoni Elduaien 2021ko ots. 19a, 08:30

Batzarrean puntu bakarra izango dute hizpide, batzorde aldaketa, hain zuzen.

Anaitasuna mendi bazkunak datorren asteazkenean, otsailak 24, ezohiko batzarra egingo du 19:30ean, Azkoitiko Kultur Etxean. Egungo batzordeak dei egin die mendi bazkunako kide guztiei bileran parte hartzeko. Mendi bazkunak puntu bakarrari buruz hitz egingo du datorren asteazkenean. Zuzendaritza batzordearen aldaketa izango dute hizpide.

Hamar urte pasatu ditu gaur egun dagoen batzordeak mendi bazkunaren karguan, eta beraien artean hitz eginda erabaki dute beren "zikloa amaitu" dela. Era beran, jende berriaren beharra dagoela azaldu dute batzordekideek, eta mendi bazkunak aurrera egin dezan "hazi berria" behar dela azpimarratu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide