'K-Baret' antzerki musikalerako sarrerak salgai jarri dituzte

Andoni Elduaien 2021ko ots. 18a, 14:03
Ikuskizuneko une bat. (K-Baret)

Gaur jarri dituzte larunbateko zein igandeko emanaldietarako sarrerak eskuragarri.

Dagoeneko eskuratu daitezke K-Baret antzerki musikalerako sarrerak. Hurrengo asteburuan, otsailaren 27an eta 28an, bi emanaldi egingo ditu Bigoterik Gabea antzerki taldeak Azkoitiko Baztartxo antzokian, bi egunetan 12:00etan hasita. Sarrerak Entradium online plataformak jarri dituzte salgai, bost euroren truke.

Taldeak azaldu duenez, Marea Urdina elkartearekin kolaboratuko du herriko bi emanaldietan; izan ere, lortutako irabazien zati bat Marea Urdina elkarteari emango diola jakinarazi du antzerki taldeak. Era berean, azpimarratu du Azkoitiko bi emanaldietarako eta aurrerantzean egingo dituzten ikuskizunetarako "gauza berriak" prestatu dituztela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide