Maxixatzenen zozketak

'Konpromisoa' antzezlana ikusteko lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean

Maxixatzen.eus 2021ko ots. 17a, 11:11

Azkoitiko Udalaren laguntzaz, Maxixatzenek larunbateko antzerkirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu zozketan parte hartzen duten bazkideen artean.

Datorren larunbatean, otsailak 20, Konpromisoa antzezlana eskainiko du Txalo produkzioak ekoizle etxeak Azkoitiko Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreak etxe baten salerosketa prozesuan murgilduko dira eszenatokian.

Azkoitiko Udalaren laguntzarekin, antzerkia zuzenean ikusteko lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean. Zozketan parte hartzeko, honako galdera hau asmatu beharko dute parte hartzaileek:

Norena da Konpromisoa antzerkiaren jatorrizko lana?

Bidali erantzun zuzena datorren ostirala, otsailak 19, baino lehen maxixatzen@maxixatzen.eus posta elektronikora. Irabazleen izenak ostiralean bertan jakinaraziko ditu Maxixatzenek webgunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide