Moto gidari bat hil da istripuz, Azkarate gainean

Julene Frantzesena 2021ko ots. 15a, 10:02

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 08:50 aldean, errepidetik atera da Azkoitirako norantzan zihoan moto gidaria, eta zaurien ondorioz hil egin da. Aulestikoa zen eta 30 urte zituen.

Aulestiko (Bizkaia) 30 urteko moto gidari bat hil da gaur, astelehena, Azkarate gainean izandako istripuan. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 08:50 aldean, errepidetik atera da Azkoitirako norantzan zihoan moto gidaria, eta zaurien ondorioz hil egin da. Elgoibarko lurretan izan da istripua, GI-2634 errepideko 38. kilometroan, eta errepidea itxita dago Azkoitiko norantzan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide