Sestaoko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Sostenipek bihar eguerdirako

Maialen Etxaniz 2021ko ots. 12a, 21:52
Aintzane Pujanaren hilketa salatzeko elkarretaratzea, plazan. (Anartz Izagirre)

12:30ean egingo dute elkarretaratzea Azkoitiko plazan, Erasorik ez erantzunik gabe! lelopean. Azkoitiko Udalak bat egin du deialdiarekin. 

56 urteko emakume bat hil dute Sestaon (Bizkaia), eta Ertzaintza heriotza ikertzen ari den arren, hipotesi nagusia da hilketa indarkeria matxistaren ondorio izan dela. Hori dela eta, azken hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Sostenipe talde feministak bihar eguerdirako. Hain zuzen, "eraso eta erailketa matxista orori gaitzespena adierazteko" egingo dute kontzentrazioa Azkoitiko plazan, 12:30ean, Erasorik ez erantzunik gabe! lelopean. 

Azkoitiko Udalak, bere aldetik, Sestaoko hilketaren aurrean "gaitzespenik irmoena" azaldu du eta elkartasuna adierazi die biktimaren senideei eta hurbilekoei. Horrez gain, udalak bat egin du bihar eguerdirako deitu duten elkarretaratzearekin, eta herritarrak parte hartzera animatu ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide