Jakinmina sortu du osasunari eta elektromagnetismoari buruzko hitzaldiak

Aitziber Arzallus 2021ko ots. 12a, 08:30

Dozenaka herritar bertaratu ziren atzo arratsaldean Elkargunera, Asier Arregik eta Isabel Morenok eman zuten hitzaldia entzutera. Besteak beste, 5G teknologiaz eta horrek herritarren osasunean dituen ondorioz mintzatu ziren.

Herritarren artean jakinmina sortu zuen atzo arratsaldean osasunaren eta elektromagnetismoaren inguruan Asier Arregik eta Isabel Morenok eman zuten hitzaldiak, eta bete egin zen Elkarguneko Herriko Plaza aretoa. 5G teknologiaren eraginpean egoteak herritarren osasunean dituen ondorioei buruz hitz egin zuten, besteak beste, Morenok eta Arregik, eta egunerokoan horien eragina ahalik eta txikiena izateko gomendioak eman zizkieten herritarrei. Isabel Moreno 5G teknologia hedagailuen moratoria eskatzen duen koordinadorako kidea da; Asier Arregi, berriz, nekazal ingeniaria eta geobiologoa da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide