Hurkoak hamazazpi herritar artatu zituen 2020. urtean Hauskor programaren bidez

Anartz Izagirre 2021ko ots. 10a, 16:14
Hurkoaren egoitza.

Artatutako herritarren gehienak 76 eta 85 urte bitarteko emakumeak izan ziren. Hauskor programaren bitartez adinekoen beharrak ikertzen eta identifikatzen ditu erakundeak.

Hauskortasun egoera dauden herritarrak artatzen ditu Azkoitian egoitza duen Hurkoa erakundeak, eta joan zen urtean, guztira, hamazazpi lagunek jaso zuten erakundearen laguntza. Azkoitiko Udalak emandako datuen arabera, Hurkoak artatutako lagunetatik hamahiru emakumezkoak izan ziren, eta 4 gizonezkoak. Adinari erreparatuz gero, hamazpi lagun horietatik hamabik 76 eta 85 urte bitartean zituzten, hiruk 71 eta 75 urte artean, batek 91 urte eta beste batek 64 eta 70 artean.

Udaleko Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean, Hauskor programaren bitartez adinekoek dituzten beharrak ikertzen eta identifikatzen ditu Hurkoa erakundeak, eta programaren xedea adineko horien garapen pertsonala eta segurtasuna bermatzea nahiz dituzten zailtasunak gainditzeko laguntza eskaintzea da. Besteak beste, gizarte, osasun eta ekonomia baliabideekin lotura duten tramiteak egiten laguntzen diete behar dutenei. Erakundeak 2017. urtetik du egoitza Azkoitian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide