763 lagunek utzi zioten 2020. urtean Elkarguneko bazkide izateari

Andoni Elduaien 2021ko ots. 11a, 08:14
Azkoitiko Elkargunea.

2020. urtearen hasieran 3.536 bazkide zituen Elkarguneak, eta urtearen amaieran 2.773 bazkide.

Egungo osasun egoera tarteko, Elkarguneak 763 bazkide galdu zituen iaz, hau da, 2020 urtearen hasieran zituen bazkide kopuru guztiaren %21,4 hain zuzen. Elkarguneko erabiltzaileek nahitaez aldatu behar izan dituzte kirola egiteko moduak egungo egoeran, eta Elkargunean ere izan du eragina. Edukiera eta segurtasun neurriak hartu behar izan dituzte kontuan, eta aurrez ordua hartu behar izaten da. Horrek guztiak erabat aldatu du kirola egiteko modua.

Hori horrela, Elkarguneko bazkideen kopurua nabarmen jaitsi da. 2020aren hasieran 3.536 bazkide zituen guneak, eta abenduaren amaieran 2.773. Udalak jakinarazi duenez, bazkideen jaitsiera "pixkanakakoa" izan zen, baina batik bat urtearen erditik aurrera nabarmendu zen bazkideen jaitsiera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide