Porra

Asmatu Anaitasuna-Lagun Onak derbiaren emaitza!

Maxixatzen.eus 2021ko ots. 10a, 09:21

Maxixatzen eta Uztarria hedabideek porra antolatu dute larunbateko Anaitasuna-Lagun Onak derbiaren harira. Porran parte hartu nahi dutenek larunbateko 15:00ak arte izango dute horretarako aukera, honako lotura honetan.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) Maxixatzen eta Uztarria hedabideek porra antolatu dute larunbateko Anaitasuna-Lagun Onak derbiaren harira. Partida 16:00etan hasiko da, Azkoitiko Txerloia futbol zelaian, eta zuzenean emango dute bi hedabideek –Erlo Telebistak ere bai– beren atari digitaletan: Maxixatzen.eus-en eta Uztarria.eus-en.

Porran parte hartzeko honako galdera honi erantzun behar zaio: Nola bukatuko da Anaitasunaren eta Lagun Onaken arteko partida?

Porran parte hartu nahi dutenek larunbateko 15:00ak arte izango dute horretarako aukera, honako lotura honetan. Emaitza asmatzen duten guztien artean Elustondo banaketen, Zabala harategiaren eta Fernando Villegas arraindegiaren produktuz osatutako saski bat zozkatuko dute Maxixatzenek eta Uztarriak. Bi hedabide horiek larunbatean bertan, partida amaitzean, egingo dute zozketa, eta orduan jakinaraziko dute zein izan den porraren irabazlea.

Parte hartu, eta zorte on!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide