Osasunaren eta elektromagnetismoaren inguruko hitzaldia eskainiko dute Isabel Morenok eta Asier Arregik ostegunean

Andoni Elduaien 2021ko ots. 9a, 09:53

Lurra eta osasuna zaintzeak duten garrantzia azpimarratuko dituzte bi hizlariek, Elkargunean.

Datorren ostegunean, otsailak 11, osasuna eta elektromagnetismoa gaitzat hartuta, hitzaldia eskainiko dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan Isabel Morenok eta Asier Arregik. Lurra eta osasuna azpimarratuko dituzte bi hizlariek Azkoitian, 18:30etik aurrera.

Isabel Moreno 5G teknologia hedagailuen moratoria eskatzen duen koordinadorako kidea da. Asier Arregi, berriz, nekazal ingeniaria eta geobiologoa da. Hitzaldia jarraitzeko sarrera doakoa izango da, Elkargunearen edukiera bete bitartean.

5G teknologia eraginpean egoteak herritarren osasunean dituen ondorioei buruz hitz egingo dute, besteak beste, Morenok eta Arregik, eta egunerokoan horien eragina duten espozisioak saihesteko edota horiek ahalik eta txikienak izateko gomendioak emango dituzte. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide