Txistu eta pianoforte kontzertua izango da hilaren 21ean Intsausti jauregian

Anartz Izagirre 2021ko ots. 4a, 13:27

Intsausti jauregia.

Peio Irigoienek eta Ignacio Arakistainek eskainiko dute kontzertua, eta Kutxa Kultur Plazako pantaila handian zein online ikusi ahal izango da, 12:00etatik aurrera. Konposatzaile ezagunen abestiak joko dituzte emanaldian.

Otsailaren 21ean, igandea, txistu eta pianoforte kontzertua izango da Intsausti jauregian, 12:00etan hasita; Peio Irigoien arituko da txistuarekin, eta Ignacio Arakistain pianofortearekin. Kutxa Fundazioak Kutxa Kultur Plazako pantaila handian eskainiko du kontzertua, Tabakaleran, eta dohainik eskura daitezke bertan emanaldia ikusteko sarrerak, 649 12 48 20 telefonora deituta. Horrez gain, emanaldia sarean ikusteko aukera ere eskainiko dute, honako lotura honetan.

Hainbat konposatzaile ezagunen piezak joko dituzte Irigoienek eta Arakistainek kontzertuan; besteak beste, 5. tonuko Sonata Do Maiorrean (Jose Larrañaga), Txirularako Sonata Mi Maiorrean, BMW 1034 (J.S Bach) eta Suitea Mi Menorrean (J. Hotteterre). Abesti batzuk batera eta besteak banaka joko dituzte, eta Esteban Elizondok gidatuko du saioa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide