'Konpromisoa' antzezlana eskainiko dute hilaren 20an, Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien 2021ko ots. 4a, 10:33

Antzezlaneko une bat. (Argazkia: Arriaga antzokia)

Hasiera batean datorren larunbatean zen izatekoa antzezlana, baina dataz aldatuta otsailaren 20an izango da. Sarrerak datorren astean jarriko dituzte salgai.

Otsailaren 20an, Konpromisoa antzezlana eskainiko du Txalo Produkzioak konpainiak, Baztartxo antzokian. Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek Philippe Claudel egile frantsesaren komedia aukeztuko dute Azkoitian, 19:00etan hasita.

Datorren larunbaterako jarri zuen hasiera batean udalak antzerkirako hitzordua, baina dataz aldatuta hilaren 20an izango da antzerkia. Begoña Bilbao da obraren zuzendaria, eta Martin Agirre arduratu da antzerki moldaketa euskaratzeaz. Une komikoak eta biziak eskainiko dituzte hiru aktoreek antzokian.

Sarrerak datorren ostegunean, otsailak 11, Entradium plataforman eskuratu ahal izango dira 8 euroren truke.