Ura moztuko dute bihar arratsaldean herriko hainbat auzotan

Andoni Elduaien 2021ko ots. 1a, 10:18

Ur hornidura lineak lotzeko lanak egingo dituzte Txalonerrekan, eta horregatik moztuko dute ura.

Gipuzkoako Urak-ek jakinarazi duenez, bihar, otsailak 2, ura moztuko dute herriko hainbat auzotan, Txalonerrekan ur hornidura lineak lotzeko lanak egingo baitituzte.

Ur mozketak ondorengo auzoei eragingo die: San Martin, Altamira, Beidazar eta Txalonerreka. 15:00etan moztuko dute ura, eta lanek bizpahiru ordu iraungo dutela aurreikusi dute. Hori horrela, 18:00ak ingurura arte ez dute ur zerbitzua berrezarriko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide