Hainbat zaborrontzik su hartu dute goizaldean Beidazar kalean

Andoni Elduaien 2021ko urt. 31a, 09:40
Guztiz kiskali dira edukiontziak.

Eguna argitu baino lehen piztu da sua kalean, eta edukiontziak erabat kiskali dira.

Gaur goizaldean, igandea, hainbat zaborrontzik su hartu dute Azkoitiko Beidazar kalean. Suhiltzaileek Maxixatzeni azaldutakoaren arabera, 05:30 aldea piztu da sua, eta segituan joan dira larrialdi zerbitzuak gunera.

Azkoitiko Udaltzaingoak eta Azpeitiko Suhiltzaileek kontrolpean izan dute egoera une oro, baina kalean zeuden edukiontzi guztiak erabat kiskalita gelditu dira. Aztertzeko dago sutea nola piztu den.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide