Porra

Urko Sudupek irabazi du Bartzelona-Juaristi ISB finaleko porra

Maxixatzen.eus 2021ko urt. 30a, 20:05
ISBko jokalariak finaleko emaitza erakusten duen markagailua atzean dutela. (Argazkia: FEB)

Guztira 118 lagunek parte hartu dute Maxixatzenek eta Uztarriak egindako porran. Nahiz eta bakarren batzuk markagailu zehatza asmatzetik oso gertu egon, inork ez du asmatu finala erabaki duen emaitza.

Urko Sudupek irabazi du Maxixatzenek eta Uztarriak Juaristi ISBren Zilarrezko LEB Ligako Kopako finalaren harira antolatutako porra. 118 lagunek parte hartu dute lehiaketan guztira, 22 lagunek Maxixatzenen eta 96k Uztarrian. 

Hala eta guztiz ere, inork ez du Juaristi ISBren aldekoa izan den 82-84 emaitza asmatu. Parte hartzaile batzuk markagailu zehatzetik oso-oso gertu egon badira ere, zozketa bidez erabaki behar izan dute bi hedabideek finaleko porra. Hori horrela izanik, Maxixatzenen parte hartu duen Urko Sudupek jasoko ditu ISBk emandako motxila eta Azpeitiko Txintxu gozotegiaren bi lagunentzako gosariak.

Maxixatzen eta Uztarria astelehenean jarriko dira harremanetan irabazlearekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide