2021eko federatu txartelak etxean jasoko dituzte Anaitasuna mendi bazkunako federatuek

Andoni Elduaien 2021ko urt. 28a, 15:37

Aurreko urteetan bazkideek beraiek joan behar izaten zuten txartela jasotzera, baina aurten etxean jasoko dute.

Anaitasuna mendi bazkunak jakinarazi duenez, 2021. urterako euskal mendizale federazioaren txartelak etxean jasoko dituzte federatuek. Aurreko urteetan federatu txartelak Gurea pilotalekuan jaso izan badituzte ere, aurten federatu bakoitzak zehaztutako helbidean jasoko du dokumentazioa. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide