Hainbat horma irudi ari da margotzen Gorka Larrañaga gasolindegian

Andoni Elduaien 2021ko urt. 27a, 13:18
Larrañaga, horma irudia egiten.

Margolari azkoitiarra gasolindegiari lotutako margolanak ari da pintatzen, Ibaiondo kaleko gasolindegian. 

Gorka Larrañaga margolari azkoitiarra hainbat horma irudi ari da margotzen egunotan Azkoitiko Ibaiondo kalean dagoen gasolindegian. Azkoitiarrak gasolindegiaren historiari buruzko margolanak egin ditu hormetan, eta hark azaldu duenez aste honetan espero du lanik handienak amaitzea.

Duela ia mende bat Plazaberrin egon zen gasolindegiaren eta egun Ibaiondo kalean dagoen gasolindegiaren historiako irudiak ari da margotzen Larrañaga; gasolindegiaren planoak ere marraztu ditu. Horrez gain, historiari lotutako komiki antzeko marrazki txiki batzuk egitea ere aurreikusten du azkoitiarrak, historia beste modu batera azaltzeko asmoz.

Gasolindegiko arduradunak azaldu duenez, "arreta" piztu dute margolanek gasolindegiko erabiltzaileen eta herritarren artean, eta gasolindegiari buruzko oroitzapenak partekatzeko gunea ere bihurtu da bertara hurbildu direnentzat.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide