Anaitasunako emakumezkoen lehen taldeak gaur jokatuko du atzeratutako partida

Andoni Elduaien 2021ko urt. 27a, 08:30
Anaitasunako nesken taldea. (Argazkia: JaviUrola)

19:30etik aurrera Bizkaiko Bizkerre B taldea jasoko dute Gorka Zubizarretaren neskek, Txerloia futbol zelaian.

Anaitasuna futbol taldeko emakumezkoen lehen taldeak gaur arratsaldean ligako neurketa jokatuko du, Txerloian. Joan den asteburuan Zarautz bigarren sailkatuari bat eta bi irabazita, lidertza sendotu zuten neskek. Gaur, berriz, Bizkerre B taldea hartuko dute Txerloian gorrixek, 19:30ean. Gaurko neurketa atzeratuta utzitako partida izango da. Urteko lehen neurketa bertan behera utzi behar izan zuten Anaitasunak eta Bizkerre B taldeak, COVID-19agatik; 9. jardunaldiko partida izango dute, beraz, gaurkoan. 

Anaitasunako emakumeen lehen taldeak 27 puntu batu ditu aurten, jokatutako bederatzi partidak irabazi baitituzte. Sailkapeneko liderrak dira azkoitiarrak. Bizkerre B taldeak, berriz, 15 puntu ditu, eta hirugarrena da sailkapenean. Gorka Zubizarretak zuzentzen duen taldeak aukera aparta izango du beste arerio zuzen bat gehiago urruntzeko.

Ez da aste honetan neskek jokatuko duten partida bakarra izango, ordea; larunbatean, 16:30ean, Sestao River taldea hartuko baitu Anaitasunak. Denboraldi honetan lehendabizikoz San Juan futbol zelai artifizialean arituko dira neskak. Gizonezkoen lehen taldeak, aldiz, igandean 16:30ean Txerloia futbol zelaian jokatuko du Vitoria taldearen aurka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide