Ainara Urangak irabazi du XXXIX. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako lehen saria

Andoni Elduaien 2021ko urt. 21a, 10:50
Irudian, iazko sari banaketa ekitaldia.

Azkoitiarrek jasoko dituzte Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Azkoitiko Udalak emandako hiru sariak. Sari banaketa ekitaldia otsailaren 12an egitea aurreikusi dute, baina "osasun eta segurtasun neurrien arabera" izango da.

XXXIX. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketak baditu saridunak. Epaimahaiak jakitera eman duenez, lehiaketako lehen saria Ainara Uranga Repulles azkoitiarrak irabazi du Marinela ipuinarengatik. Aurten guztira 34 lan aurkeztu dira lehiaketara, eta lehiaketan banatu ohi dituzten hiru sariak herritarrek jasoko dituzte; izan ere, bigarren saria iaz hirugarren saria jaso zuen Marta Alberdi Urteagak eskuratu du Isiltasunaren Oroimena lanarengatik. Hirugarren saria, berriz, iaz lehiaketa irabazi zuen Juan Ramon Alberdi Ibarmiarentzat izango da Gurpil Kontua ipuinarengatik.

Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Azkoitiko Udalak elkarlanean antolatzen duten Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa. Bi erakundeek jakinarazi dutenez, sari banaketa ekitaldia otsailaren 12an egingo dute, baina une horretan indarrean dauden "osasun eta segurtasun neurrien arabera" antolatuko dute ekitaldia. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide