2021/01/27 18:00 - 20:00

hitzaldia

'Jolas librearen garrantzia COVID-19aren garaian' hitzaldia

'Jolas librearen garrantzia COVID-19aren garaian' hitzaldia
Elkargunea, Azkoitia
Jon Arana irakasle eta psikomotrizistaren hitzaldia. Modu berezian gurasoei zuzendua.

Jolasaren gaia oso ikertua izan da azken urteetan. Gaur badakigu jolasa jarduera konplexua bezain beharrezkoa dela. Haurrek, garapen orekatu eta aberatsa izatea lortzeko, ezinbestekoa dute jolastea. Jakin badakigu, ordea, ez gaudela garai errazean. Horregatik, hitzaldi honetan jolas librearen garrantziaz hitz egiteko tartea hartu nahi da, batez ere, COVID19ak sortu duen egoera berrian kokatuta.

Honako galderak izango dira hizpide hitzaldian: Haurrari zer nolako balio erantsia ematen dio jolas libreak? Zein dira jolas librearen baldintzak eta ezaugarriak? Jolasaren onurak garapenaren alderdi desberdin askotan laguntzen du, zein alderdietan eta nola laguntzen du? Jolas librea naturan egiten denean nolako balioa hartzen du? COVID19aren garai honetan jolas librea non eta nola egin daiteke?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide