Maider Galarzaren ipuin kontaketa saiorako izen ematea, zabalik

Andoni Elduaien 2021ko urt. 19a, 10:54

Maider Galarza ipuin kontalaria.

Urtarrilaren 30ean egingo du ipuin kontakizuna Galarzak, eta egun horretarako izena Aizkibel Liburutegira eman beharko da.

Maider Galarzak ipuin kontaketa saioa eskainiko du urtarrilaren 30ean, 11:30ean Aizkibel Udal Liburutegian. 'Maleta kontuak' saioa HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako neska-mutilei daude zuzenduta. Egungo egoera tarteko, plaza kopurua mugatua izango dela jakinarazi du udalak, eta gehienez hogei haurrek parte hartu ahalko dute saioan. Izen ematea zabalik dago, eta Aizkibel liburutegiko 943-85 08 98 telefono zenbakira deitu beharko da.

Maider Galarzaren maletan denetarik sartzen da: elefanteak, kalabazak, baita erraldoiak ere. Bertan gordetzen dituen sekretuak ezagutu nahi izanez gero, xuxurlatu astiro: Maletatxo bidaiari, kontaiguzu guri barruan dituzun ehundaka kontakizun.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide