Jose Luis Riberak Beasain futbol taldeko entrenatzaile izateari utzi dio

Andoni Elduaien 2021ko urt. 12a, 13:17
Jose Luis Ribera. (Argazkia: Beasain K.E.)

Futbol entrenatzaile azkoitiarrak eta Beasainek adostu dute kargua uzteko erabakia.

Beasain futbol taldeak jakinarazi duenez, Jose Luis Ribera futbol entrenatzaile azkoitiarrak ez du Beasainen Hirugarren Mailako taldea zuzentzen jarraituko. Atzo gauean egindako bileran adostu zuten erabakia azkoitiarrak eta futbol klubak. Beasainek "bihotzez eskertu" dio azkoitiarrari "taldearen alde egindako lana" eta "eskainitako guztia". Era berean, Riberak erakutsi duen "jokaera" eta "gizatasuna" ere goraipatu ditu Beasain futbol taldeak.

2018an iritsi zen Ribera Beasainera, eta aurtengoa hirugarren denboraldia zuen futbol talde beasaindarrean. Riberak Beasain bere multzoko zazpigarren postuan utzi du, gainerako taldeek baino partida bat gutxiagorekin eta liderragatik zazpi puntura.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide