Sua piztu da Sidenorreko azpiestazio elektriko batean

Aitziber Arzallus 2021ko urt. 7a, 13:48
Sutea izan de gunea, sua itzaldu ostean. (Argazkia: Bomberos Euskadi - Twitter)

Ertzaintzak Maxixatzeni emandako informazioaren arabera, enpresako azpiestazio elektriko batean piztu da sua 13:15 aldera. Berehala bertaratu dira ertzainak eta suhiltzaileak, eta 15:00ak aurretik itzali dute sua. Zauriturik ez dagoela jakinarazi dute.

Sua piztu da Sidenor enpresako azpiestazio elektriko batean. Ertzaintzak Maxixatzeni jakinarazi dionez, 13:15 aldera jaso dute abisua, eta berehala bertaratu dira ertzainak eta suhiltzaileak. Sutea txikia dela ziurtatu dute, eta ez dagoela zauriturik. 13:45erako ezbeharraren lekuan ziren lanean ertzainak eta suhilatzaileak, eta 14:55erako itzali dute sua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide