Kalean da Maxixatzenen urteko lehen aldizkaria

Maxixatzen.eus 2021ko urt. 8a, 08:32

Bihar, ostirala, hasiko dira banatzen urtarrileko Maxixatzen aldizkaria.

Bihartik aurrera banatuko du Maxixatzenek 405. aldizkaria. Bertan hamaika gai berri jorratu ditu Maxixatzenek. Azalera, Izarraitz Lanbide Heziketaren erreportaje nagusia eraman du Maxixatzenek. Ondorengo gaiak izango dituzte irakurgai eta ikusgai bazkideek:

  • Sara Rodriguez Herrixen merkatari elkarteko teknikariari Hitz bitan elkarrizketa.
  • Aitor Goenagaren Izpiak eta hizkiak argazkiak.
  • Izarraitz Lanbide Heziketaren erreportaje nagusia.
  • Diego Cruz margolariari eta eskulturgileari elkarrizketa.
  • Jone Zabaleta atletaren Erretratua.
  • Jokin Larrañaga sukaldariaren Mahai bueltan errezeta.
  • 2020. urteari egindako errepasoa Klik! argazki erreportajean.
  • Iritziak:
    • Nerea Uranga
    • Karmen Irizar
    • Imanol Elezgarai
    • Sara Rodriguezen iritzi grafikoa
    • Miren Etxeberria
    • Xabi Etxaniz
    • Miren Alberdi
  • Plazan bazan jolasak.
  • Erniarraitz bertsozale elkarteko Julene Iturberen bertsoak.
Oharra: Zakelmari aurkitzen duten Maxixatzeneko bazkideen artean hilean, Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta zozkatuko du Maxixatzenek. Urtarrilaren 18rako bidali beharko da erantzuna.
 

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide