Oinarrizko produktuen bankuari lotutako zozketako zenbaki sarituak atera dituzte

Nerea Uranga 2021ko urt. 6a, 16:06

Gaur eguerdian egin dute oinarrizko elikagaien eta produktuen bankuko zozketa Urola Erdiko Kontseilu Sozialistako kideek (lehen Krisiaren Seme-alabak). Bi lagunentzako asteburu pasa, afaria eta otarrea zozkatu dituzte. Zenbaki sarituak dituztenek urtarrilaren 16a baino lehen jarri beharko dute harremanetan Kontseilu Sozialistako  kideekin. 

Atera dirtuzte elikagai bankuko zozketako zenbaki sarituak. Aurreneko sariaren –asteburupasa bi lagunentzat– zenbaki irabazlea 2.504 da. Ordezkoa, berriz, 1.066 zenbakia. Bigarren sariaren –afaria– zenbaki saritua 1.546 da. Kasu horretan ordezkoa: 0396. Hirugarren sariaren –otarrea– irabazlea 2.406 zenbakia da, eta ordezkoa 0887.

Saritutako zenbaki horietako bat dutenek urtarrilaren 16a baino lehen harremanetan jarri beharko dute Kontseilu Sozialistako kideekin krisilehengaibankua@gmail.com helbidera idatziz eta kontakturako telefono zenbakia emanez. Ordezko zenbakia dutenek kontaktuan jarri beharko dute urtarrilaren 17tik 26ra bitartean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide