Kantu Koloreren emanaldiarekin, amaitu dira haurrentzako Gabonetako ikuskizunak

Ihintza Elustondo 2021ko urt. 4a, 10:01

Haurrei zuzenduta, Kantu Kolore taldeak Ametsen urtebetetzea emanaldia eskaini zuen atzo, Elkargunean. Sarrera guztiak agortuta zeuden, eta gozatu ederra hartu zuten bertaratu zirenek.

Kantu Koloreren Ametsen urtebetetzea ikuskizuna izan zen atzo, igandea, 16:30ean, Elkarguneko estalitako kantxan. Barre ugari egiteko aukera izan zuten bertaratu ziren haurrek. Atzokoa izan zen Azkoitiko Udaleko Gazteria sailak Gabonetarako antolatutako azken ikuskizuna; bihar arte jarraituko dute bestelako ekintzekin. Sarrera guztiak agortuta zeuden atzorako, eta gozatu ederra hartu zuten bertaratu zirenek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide