Haurrak gozatu ederra hartzen ari dira Gabonetako ekintzekin

Ihintza Elustondo 2021ko urt. 3a, 09:23
Potxin eta Patxin pailazoen atzoko emanaldia. (Azkoitiko Udala)

Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia izan zen atzo Elkargunean, eta ederki pasatu zuten bertaratu zirenek. Gaur, berriz, Kantu Koloreren Ametsen urtebetetzea ikusi ahal izango da.

Azkoitiko Udaleko Gazteria sailak aisialdiaz gozatzeko hainbat proposamen prestatu du haurrentzat Gabonetarako, eta umeak gozatu ederra hartzen ari dira horiekin. Atzo, esaterako, Potxin eta Patxin pailazoen Ingurumena zaindu emanaldia izan zen, eta umeek ederki pasatu zuten zuten haiei begira.

Gaur –igandea–, bestalde, Kantu Koloreren Ametsen urtebetetzea ikuskizuna izango da, 16:30ean, Elkarguneko estalitako kantxan. Barre ugari egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Gaurkoa izango da udalak Gabonetarako antolatutako azken ekintza, eta sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide