Presoen eskubideak aldarrikatuz amaitu dute urtea hainbat herritarrek

Ihintza Elustondo 2020ko abe. 31a, 19:02

Azkoitiko Sarek deituta, manifestazioa egin dute hainbat herritarrek Urtezahar egunez. Bidea gara. Etxerako, elkarbizitzarako, bakerako lelopean elkartu dira.

Azkoitiko Sarek deituta, presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin dute arratsaldean. 18:00etan plazatik abiatu dira, eta herrian barrean ibili da hainbat herritar, Bidea gara. Etxerako, elkarbizitzarako, bakerako leloa lau haizetara zabaltzen. Urrun direnak gogoan amaitu nahi izan dute urtea hainbat azkoitiarrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide