Munategiko biribilgunea "janzteko" proposamenak biltzen hasiko dira

Nerea Uranga 2020ko abe. 28a, 11:00
Munategiko biribilgunea bukatu berritan.

Albiste hau atzoko egunez (abenduak 28) asmatutakoa da.

Joan den uztailean hasi eta hil honen hasierarako bukatu zituzten Munategin biribilgunea egiteko lanak. Munategin ordu jakinetan sortzen ziren "auto ilarak saihesteko eta bertako trafikoaren segurtasuna bermatzeko" egin zituen obrak Gipuzkoako Foru Aldundiak. Eraiki duten biribilguneak 42 metroko diametroa du, eta belarrez estalita dago. Herritar talde bati, ordea, biribilgunea "nahiko soila" dagoela iruditu zaio, eta biribilgunea "janzteko" proposamenak biltzeko ekimena abiatu du. "Herriko beste biribilguneak jantziago daude, hala nola eskulturak, landareak, zuhaixkak eta abar dituzte. Munategikoa, berriz, belarrarekin bakarrik utzi dute. Era horretan dagoela, Azkoititik Azpeitirako bidean konturatzerako topo egiten da biribilgunearekin, oharkabean. Biribilgunea jantzita, baina, deigarriagoa eta seguruagoa geldituko dela uste dugu".

Erakundeak biribilgunean ezer egiten hasi aurretik, herritarren iritzia eta proposamenak jasotzea erabaki du ekimena abiatu duen taldeak. Hala ere, haiek esku artean badute aukera bat: biribilgunearen erdian "zakel handi bat" jartzea. Dena den,herritarrek biribilgunea "janzteko" izan ditzaketen proposamen gehiago jasotzeko mahaia jarriko dute azoka plazaren aurrean bihartik urtarrilaren 4ra bitartean, 12:30etik 14:00etara. Ondoren, bildutako proposamenak erakusgai jarriko dituztela adierazi dute, baita udalera eta Gipuzkoako Foru Aldundira bidaliko dituztela ere.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide