Azken gutunak jasota, Olentzero eta Mari Domingi hasi dira opariak banatzen

Maialen Etxaniz 2020ko abe. 24a, 13:17

Ezohiko Gabon beztera da aurtengoa, eta Olentzero eta Mari Domingik ere nabaritu dute hori. Gaur goizean Azkoitian zehar ibili dira, eta haiekin topo egin dutenek azken gutunak emateko aprobetxatu dute.

Gaur, 10:30 aldera iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Azkoitira. Ipintza auzoa bisitatu dute aurrena eta ondoren kalerik kale eta auzoz auzo ibili dira. Eguerdira bitartean herritarrak agurtzen ibiliko dira herrian barrena.

 Azpeitian, aldiz, ezkutuan ibili dira Olentzero eta Mari Domingi, eta haiei laguntzen aritu dira Etxearreta baserrikoak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide