Herritarrei Gabon zoriontsuak desiratzeko bideoa kaleratu du Udal Musika Bandak

Andoni Elduaien 2020ko abe. 24a, 08:30

Herriko hainbat bazter eta txoko erakutsi dituzte musika bandako kideek beren musika doinuekin.

Azkoitiko Udal Musika Bandak Gabon zoriontsuak opatzeko bideoa kaleratu du. Ikus-entzunezkoan musika bandako kideak herriko hainbat lekutan ageri dira Gabon gaua abestia jotzen, hala nola Baldan, Aizkibel liburutegian, Oteiza pilotalekuetan edo San Martinen. Ia hiru minutuko ikus-entzunezkoa egin dute musika bandako kideek urte zaharra ondo agurtzeko eta urte berriari hobeto ekiteko desiratuz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide