Gure Esku-ren 'Tripontzia' zozketarako txartelak eskuratu daitezke Azkoitian

Andoni Elduaien 2020ko abe. 22a, 12:22

Herriko hainbat gunetan eskuratu daitezke zozketarako txartelak. Zozketa urtarrilaren 18an egingo dute.

Gure Esku-k aurten ere Tripontzia zozketa egingo du. Tripontzia istorio sorta erosten duten euskal herritar guztien artean 52.000 euro zozkatuko dituzte. Urtarrilaren 18an egingo dute zozketa, eta hiru sari banatuko dituzte. Gure Eskuk-k jakinarazi du, gainera, aurten bildutako irabazien zati bat euskal kulturgintza babesteko eta sustatzeko proiektu batera bideratuko duela.

Zenbaki eta serie irabazleak 30.000 euroko sari nagusia irabaziko du. Zenbaki berdina bai, baina serie desberdina duten gainerako zazpi zenbaki berdinentzako izango da bigarren saria; 2.000 euro jasoko ditu bakoitzak. Hirugarren sari bat ere banatuko du, ordea, Gure Esku-k; bigarren zenbaki saridunaren zortzi serie irabazleek 1.000 euro eskuratuko dituzte.

Txartelak salgai, herrian

Azkoitian ere Tripontzia zozketarako txartelak erosteko aukera izango da. Tta-kun tabernan, Dean tabernan, Isidro erretegian, Etxe-Aitz tabernan, Olaberri tabernan, Lujan papertegian, Batzokian eta Koxka tabernan eskuratu daitezke txartelak, bost euroren truke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide