Ateak itxita jokatuko dute Errege Kopako neurketa Anaitasunak eta Getafek

Anartz Izagirre 2020ko abe. 10a, 18:23
Errege Kopako zozketaren unea.

Datorren ostegunean, hilak 17, jokatuko dute gorrixek eta Getafek partida, baina ikusleek ezin izango dute neurketa Txerloian ikusi.

Atzo, asteazkena, EAEko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku batzordeak bilera egin zuen, eta neurri berriak iragarri zituzten datozen asteetarako. Kirol ekitaldiei dagokienez, ordea, ez zuten aldaketen berririk eman; beraz, Anaitasunak eta Getafek ateak itxita jokatu beharko dute Errege Kopako partida, hilaren 17an, Txerloian.

Anaitasuna klubak bere webgunean adierazi duenez, neurketa kopuru mugatu batekin jokatzeko itxaropena zuten: "Anaitasunak irmoki sentitzen du zuen gabezia, neurketa historiko hau Anaitasunako familia guztiaren festa izatea zelako helburua". Beraz, segurtasun eta osasun neurriak direla eta, Txerloia eta inguruak itxita egongo dira datorren ostegun goizetik partida amaitu bitartean.

Hala eta guztiz ere, gorrixen klubak nabarmendu du neurketa jarraitzeko aukera izango dela DAZN streaming bidezko plataforman.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide