Beningo bizilagunei laguntzeko diru bilketa abiatu dute salestarrek

Andoni Elduaien 2020ko abe. 9a, 12:15

Beningo bizilagunen aldeko diru bilketa abiatu dute salestarrek. Floreaga ikastetxera eraman ahalko da dirua, baina transferentzia bidez ere eman daiteke laguntza.

Salestarrek Beningo kaleko ume behartsuenei laguntza eskaintzen diete urtero. Azaldu dute, Beningo egoera "larria" dela, eta horregatik "laguntza" eskaria jaso dutela handik. "Egoera xelebrea da, eta COVID-19ak ekonomikoki eragin handia izan du gure gizartean. Beninen, ordea, egoera hemengoa baino askoz okerragoa da, eta gure laguntzaren premia handia dute", azaldu dute salestarrek. Hori horrela, Beningo bizilagunentzako "babesa" eskatu dute. Jakinarazi dute, diru laguntzak esku dirutan Floreaga ikastetxera eman daitezkeela, eta banku transferentziak egiteko aukera ere badagoela. Kutxabanken ES06 2095 0010 40 9105593086 kontu zenbakian edota Laboral Kutxaren ES46 3035 0031 76 0311083017 kontu zenbakian egin ditzakete herritarrek ekarpenak. Hala eta guztiz ere, azaldu dute kalean egoten saiatuko direla.

"COVID-19 pandemia" dela eta, Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldeko kideek aurten ezin izan dituzte urteroko ekintzak antolatu Beningo kaleko umeen alde. Besteak beste, ez dute egin udazkenero egin ohi duten zozketa, ezta solidaritate pintxoa zein bigarren eskuko solidaritate denda ere. 'Garapenean bidelagun' ekimena ere ez dute antolatzerik izan.