Martxan da Herrixen merkatari elkartearen Gabonetako kanpaina

Andoni Elduaien 2020ko abe. 7a, 12:08
Hilaren 20ra bitartean erosketak Azkoitia txartelarekin egiten dituztenen artean egingo dute hogei otarreren zozketa.

Gaurtik hilaren 20ra bitartean, martxan da Herrixen merkatari elkartearen Gabonetako kanpaina. Azkoitia txartelarekin erosketak egiten dituzten herritarrak hogei otarreren zozketan sartuko dira. Otarreak Rural Kutxaren erakusleihoan daude ikusgai, eta sarituek handik pasatu beharko dute saria jasotzera, saritua izan den txartelarekin.

Aurten, ordea, merkatari elkarteak berrikuntza batekin egingo du Gabonetako kanpaina. Otarreez gain, zozketetan produktu freskoak ere banatuko ditu Herrixenek. Besteak beste, haragiak, arrainak eta bestelako gozoak banatuko ditu zozketen bidez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide