Neguaren lehen aztarnak iritsi dira gailurretara

Ihintza Elustondo 2020ko abe. 5a, 09:27

Kakuteko gailurra elurtuta gaur goizean.

Azaroko giro epelen ostean, behera egin dute tenperaturek, eta aspaldian ikusi gabeko irudiarekin topo egin dute gaur goizean mendian zebiltzanek: Kakuteko gailurra zurituta aurkitu dute.

Abenduan sartzearekin bat, tenperaturek behera egin dute, eta aspaldian ikusi gabeko irudiarekin topo egin dute gaur goizean mendian zebiltzan goiztiarrek. Kakuteko gailurra zurituta esnatu da, eta hala ikus zitezkeen inguruko tontorrak ere. Dena dela, ez da izan egunotako lehen elurtea bart gauekoa; asteartean ere zuri ziren Izarraitz mendilerroko gailurrak.