Zozketa

Zozkatu ditu Maxixatzenek Zuhaitz Gurrutxagaren 'FutbolisTOK' bakarrizketa saiorako sarrerak

Maxixatzen.eus 2020ko abe. 4a, 14:18

'FutbolisTOK' bakarrizketa saioa eskainiko du bihar, zapatua, Zuhaitz Gurrutxagak, eta hara joateko bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzenek bazkideen artean, udalaren laguntzarekin.

Zuhaitz Gurrutxagak FutbolisTOK bakarrizketa saioa eskainiko du bihar, zapatua, Baztartxo antzokian. 19:00etan hasiko da saioa, eta hara joateko bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzenek bazkideen artean, eta honako hauek izan dira saridunak:

  • Amaia Alberdi
  • Jose Ignacio Larrañaga

Lehiaketan parte hartzeko erantzun zuzena honako hau zen: 1999-2000 denboraldian.

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.