'Hil kanpaiak' eta 'Los Fixies contra los Crabots' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien 2020ko abe. 2a, 08:30

'Hil kanpaiak' filmeko une bat.

Larunbatean ez da film emanaldirik izango, 19:00etan Zuhaitz Gurrutxagak 'FutbolisTOK' bakarrizketa saioa eskainiko baitu.

Asteburuan bi film eskainiko dituzte Azkoitiko Baztartxo antzokokian. Ostiralean, 19:00etan, euskarazko Hil kanpaiak filma emango dute Baztartxon. Larunbatean ez da film emanaldirik izango, Zuhaitz Gurrutxagak FutbolisTOK bakarrizketa saioa eskainiko baitu, Baztartxon.

Igandean, Los Fixies contra los Crabots haurrentzako filma emango dute, 16:30ean hasita. 19:00etan, bestalde, Hil kanpaiak emango dute. Astelehena, ohi bezala, ikuslearen eguna izango da, eta 19:00etatik aurrera Hil kanpaiak filma emango dute.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Hil kanpaiak filma

Los Fixies contra los Crabots filma