Joseba Irazokik girotu zuen Matadeiko igande eguerdia

Anartz Izagirre 2020ko aza. 30a, 16:01
Joseba Irazoki Matadeixen. (Ainhoa Beristain/Beris Photography)

Kontzertuko sarrera guztiak agortu ziren, eta gozatu ederra hartu zuten Matadeira joan ziren herritarrek.

Joseba Irazoki Berako (Nafarroa) musikariak kontzertua eskaini zuen atzo, igandea, Matadeixen. Emanaldirako sarrera guztiak agortu ziren, eta Matadeira joan zirenek Irazokiren diskografia zabaleko hainbat abestiz gozatzeko aukera izan zuten; izan ere, musikan ibilbide luzea du nafarrak, hogei disko kaleratu ditu dagoeneko.

(Argazkia: Ainhoa Beristain/Beris Photography)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide