Beethovenen sinfoniak izan dira entzungai parrokian, EusKdivarius Kamerataren eskutik

Anartz Izagirre 2020ko aza. 30a, 09:52

Alemaniako konposatzailea jaio zela 250. urte bete dira aurten, eta hura izan zuten gogoan atzo, igandea, parrokian. EusKdivarius Kameratak Beethovenen bederatzi sinfoniak jo zituen kontzertuan.

Musikari handia izan zen Ludwig van Beethoven (Bonn, Alemania, 1770), eta EusKdivarius Kameratak hainbat kontzertu eman ditu azken hilabeteetan bere jaiotzaren 250. urtemuga ospatzeko. Atzo, igandea, EusKdivariusen azken bigarren kontzertua izan zen; Arrasaten (Gipuzkoa) hasi zuten bira, eta abenduaren 15ean Donostian amaituko dute.

Emanaldiaren hasieran Beethovenek 8. sinfonia konposatu zuen uneko testuinguru historikoa azaldu zuten, eta ikus-entzuleei hainbat azalpen eman zizkieten orduko bitxikerien inguruan. Horren ostean, berriz, Arkaitz Mendoza zuzendariak gidatuta, alemaniarrak konposatutako zortzigarren sinfonia jo zuen Kameratak entzuleen gozamenerako.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide