Amaia Azpitarterentzat izan da Herrixenen 'Super Astea' kanpainako saria

Aitziber Arzallus 2020ko aza. 29a, 13:07

Bittor harategian egindako erosketengatik egokitu zaio saria: 500 euro, atzo goizean herriko dendetan gastatzeko.

Amaia Azpitarte izan da Herrixe merkatari elkartean Super Astea kanpainaren sariduna. Bittor harategian egindako erosketei esker egokitu zaio saria: 500 euro, atzo goizean herriko dendetan gastatzeko. Dendaz denda goiz pasa ederra egin zuen atzokoan.

Herrixen merkatari elkartearen Super Astea kanpaina azaroaren 23tik 27ra egon da martxan. Elkarteko dendetan erosketak egiten zituzten herritarrei papertxo bat bete eta zozketa batean parte hartzeko aukera ematen zieten. Ostiral arratsaldean, saltoki guztietan jasota zituzten papertxoak bildu eta zozketa egin zuten, eta Amaia Azpitarte izan zen zorteduna.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide