Elurra kentzeko zerbitzuan parte hartu nahi dutenentzako izen ematea ireki du udalak

Andoni Elduaien 2020ko aza. 26a, 14:51

Azkoitiko landa auzoetako bideetan, auzolanean elurra kentzeko zerbitzuan parte hartu nahi duten herritarrei zuzendu die deialdia udalak.

Azkoitiko baserri bideetan auzolanean elurra kentzeko zerbitzuan parte hartu nahi dutenentzako izen-ematea ireki du Azkoitiko Udalak. 15 eguneko epea jarri du udalak horretarako, eta izena udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan eman beharko da.

Izena ematen dutenek, elurra kentzeko beharrezkoa den makinariaren jabetza edo erabiltzeko gaitasuna duela ziurtatu beharko du. Era berean, makinaria udalak utziko dion elurra kentzeko palarekin bateragarria dela baieztatu beharko du. Horrez gain, ibilgailuaren asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua hitzartuak dituela ere onartu beharko ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide