Emakumeak "aske eta bizirik" nahi dituztela aldarrikatu dute herritarrek, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean

Maialen Etxaniz 2020ko aza. 25a, 20:18

Sostenipe talde feministak deituta, dozenaka herritar atera da plazara gaur arratsaldean indarkeria matxistaren kontra. 19:00etan hasita egin dute protesta Azkoitiko plazan, Emakumeak aske eta bizirik lelopean.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da gaur, azaroak 25. Hori dela eta, urtero bezala emakumeenganako indarkeria salatzeko protesta egin dute gaur Azkoitian. Sostenipe talde feministak deituta, elkarretaratzea egin dute herriko plazan, eta dozenaka lagun batu da deialdira. Beste urte batez, emakumeak "aske eta bizirik" nahi dituztela aldarrikatu dute Sostenipeko kideek. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide