Euskaraldia 2020

Ixabel Jauregi: "Euskara nortasuna eman digun zutabe nagusia da"

Andoni Elduaien 2020ko aza. 25a, 18:59

Martxan da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrela, 'Hamaika arrazoi' elkarrizketa sortako bideoak argitaratuko ditu Urolako Komunikazio Taldeak egunotan, euskararen eta Euskaraldiaren bueltan. Gaurkoan, Ixabel Jauregi euskaltzale azkoitiarra da gonbidatua.

Martxan da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrenbestez, egunotan, Hamaika arrazoi elkarrizketa sortako bideoak argitaratuko ditu Urolako Komunikazio Taldeak (UKT). Zehazki, Urola Kostako 11 herritako aurpegi ezagunek euskararen eta Euskaraldiaren inguruko galderak erantzungo dituzte.

Hirugarren bideoa da gaurkoa, eta zehazki, Ixabel Jauregi euskaltzale azkoitiarra da gonbidatua.  Hamaika arrazoi sortako elkarrizketak Urolako komunikazio Taldea osatzen duten tokiko hedabideetan –Baleike, Karkara, Uztarria, Maxixatzen eta Zarauzko Hitza–, Urola Kostako Hitzaren atari honetan nahiz Erlo Telebistan izango dira ikusgai egunero, 19:00etan hasita.

Aurreko egunetan Iñaki Gabarain txirrindulari ohi aizarnazabaldarraren eta Aitor Arregi sukaldari getariarrari egindako elkarrizketak argitaratu ditu UKT-K.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide