Ostalaritza kolektiboarentzat hobariak onartzea izango dute hizpide biharko udalbatzarrean

Andoni Elduaien 2020ko aza. 24a, 15:37
Azkoitiko udaletxea.

Bihar, asteazkena, egingo dute azaroko udalbatzarra udaletxeko bilkura aretoan, 19:00etan hasita.

Bihar, asteazkena, azaroko udalbatzarra egingo du Azkoitiko Udalak. 19:00etan hasiko da udalbatzarra, udaletxeko bilkura areto nagusian. Ordenantza fiskalen aldaketa onartzea jarriko dute mahai gainean, osasun krisialdiaren ondorioz ostalaritza kolektiboarentzat hobariak onartuz. Gainera, emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren eta Euskararen Nazioarteko Egunari lotutako adierazpen instituzionalak izango dituzte hizpide. 

Horrez gain, Oñartxo zabortegi zaharrean lixibiatuen tratamendu zerbitzua finantzatzeko lehen kreditu konpromisoa onartu edo ez eztabaidatuko dute. Bestalde, herriko argiteria publikoan LED motako bonbillak jarri ahal izateko bigarren kreditu konpromisoa ere hizketagai izango dute. Datorren urteko taxi tarifak zein diren ere zehaztuko dute udalbatzarrean.

Hona hemen eguneko gai zerrenda:

  1. Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio. 
  2. Gaiaren premiatasuna berretsiz gero, Euskal Poliziaren –Udaltzaingoarena– oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozesu bateratuen kudeaketarako, kudeaketa materialaren gomendioa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari emateko hitzarmena onartzea.
  3. Azkoitia Lantzen eta Azkoitiko Udalaren lankidetza hitzarmenaren ondorioz, Oñartxo zabortegi zaharrean lixibiatuen tratamendu zerbitzuak finantzatzeko 1. kreditu konpromisoa onartzea.
  4. Argiteri publikoan LED motako bonbillak ezartzea finantzatzeko 2. kreditu konpromisoa onartzea.
  5. Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 7 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
  6. 2020rako Ordenantza Fiskalen aldaketa onartzea, ostalaritza kolektiboarentzat COVID-19 gaitzaren krisiaren ondorioz hobariak onartuz.
  7. 2021erako taxi tarifak onartzea.
  8. Azaroak 25, emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunari buruzko Adierazpen Instituzionalak.
  9. Euskararen Nazioarteko Egunari buruzko Adierazpen Instituzionala.
  10. Behin betiko onespenen berri ematea.
  11. Aurrekontuari buruzko informazioa.
  12. Galde-erreguak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide