Eguzki Art Zinema ekoiztetxeak 'Ombuaren itzala' proiektua aurkeztuko du ostegunean Elkargunean

Anartz Izagirre 2020ko aza. 23a, 12:56
'Ombuaren itzala' filmaren sustatzaileak, proiektuaren aurkezpenean, Zizurkilen. (Ataria)

Pello Mari Otaño Zizurkilgo bertsolariaren bizitzaren inguruko filma egin nahi du ekoiztetxeak, eta proiektua gauzatzeko dirua biltzen hasi da. Patxi Bisquertek proiektuaren nondik norakoak azalduko ditu ostegunean, hilak 26, Elkargunean, 19:00etan hasita.

Eguzki Art Zinema ekoiztetxeak Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitzaren inguruko Ombuaren itzala filma egin nahi du; horretarako, 300.000 euro bildu nahi ditu, herritarrek egindako hamar euroko 30.000 ekarpenekin. Datorren ostegunean, hilak 26, Elkargunean izango da Patxi Bisquert Eguzki Art Zinema ekoiztetxeko arduraduna proiektua aurkezten, 19:00etan hasita, eta ikus-entzunezkoaren finantzazio prozesuaren zein filmaren gaineko informazioa emango du saioan.

Bisquertek egin du Ombuaren itzala filmaren gidoiaren egokitzapena, Koldo Izagirre idazlearen testuetan oinarrituta. Izagirrek azaldu zuenez, Otañori "merezi duen ikusgarritasuna" emango dio filmak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide